GIDABAIMENA LEHENALAIZ LORTZEA

TOLOSA ZENTRO MEDIKOA

ZURE PSIKOTEKNIKOEN ZENTROA


Tolosa Zentro Medikua, behin etorri eta zure gidabaimenarekin zerikusia duten biderapen guztiak kudeatzen dituen D.G.T.-k baimendutako zentroa da.

Zihurtagiri mediku eta psikoteknikoa lortzeko, 15-bat minutu irauten duten azterketak egingo dizkizugu. Ondoren zihurtagiri medikua emango dizigu (3 hilabeteko epea du).

Honek gidabaimena lortzeko aterazeko gai zarela zihurtatzen du.

BURUTZEN DITUGU:

Gidarientzako zihurtagiriak.

Baimen profesionalak.

Puntuen berreskuraketak.

Kanje eta Homolagazioak.

DATU INTERESGARRIAK


IRAUPEN ARRUNTA

Gidabaimen arrunta 10 urterakoa izaten da 65 urterarte. Hortik aurrera 5 urtetik 5 urte-ra berritu behar izaten da.

IRAUPEN PROFESIONALA

Gidabaimen profesionalak 5 urtetik behin berritzen dira eta 65 urtetatik aurrera 3 urtetik behin.
70 urtetatik aurrera ez dira trafikoko tasak ordaintzen.

BEHARREZKO AGIRIAK


N.A.N

 

EZ DUZU ARGAZKIRIK EKARRI BEHARRIK

AZKENEKO BERRIAK

EURIAREKIN GIDATZEA

Kontuan hartu beharrekoak... Euriarekin gidatuz gero, gidariak arreta handiagoa jarri behar du, zoladura bustiaren gainean ibiltzeak dituen arriskuak ekiditeko. Abiatu aurretik, pneumatikoak eta haizetakoak egoera ezin hobean daudela ziurtatu behar da; bidaian zehar, segurtasun-tarteak eta abiadura errespetatu behar dira eta, ikuspena urria denean, argiak piztuko dira. AHOLKUAK Higatutako pneumatikoek ez dute ura behar bezala baztertzen eta istripua eragin dezakete. Horregatik, aldian-aldian ordezkatu egin behar dira. Eguraldi txarra badago, joan astiroago eta utzi tarte handiagoa aurretik doazen ibilgailuekiko. Kontuan izan zorua bustita badago distantzia gehiago behar dela ibilgailua geratzeko. Haizetako-garbigailuak beti egoera onean egongo dira. Ez dugu eguraldi txarra hasi arte itxaron behar horiek aldatzeko.

GIDATZEKO JARRERA EGOKIA

KONTUAN HARTU BEHARREKOA... Gidatzerakoan jarrera txarra izanez gero, muskuluak zurrundu egiten dira eta bizkarreko mina sortzen da. Horregatik, oso garrantzitsua da eserlekuen posizioa graduatzea, bai eserlekua bera bai eserleku-bizkarrarena, besoek eta hankek eroso jardun dezaten; gustura gidatzeko, bolantearen altuera moldaerraza izatea ere komeni da. AHOLKUAK Oro har, esperientziarik gabeko gidariek jarrera desegokia hartzen dute gidatzerakoan: eserlekua oso aurrean jartzen dute eta eserleku-bizkarra ia-ia bertikalean. Modu horretan ahokatuta gidatzea ez da jarrera egokia. Eserleku-bizkarra atzerantz okertu behar da apur bat, bihurguneetan eutsi gaitzan. Besoak angeluan jarri behar dira, bolantea hobeto maneiatu ahal izateko. Autoa erosterakoan, komeni da zenbait abantaila ba ote dituen egiaztatzea, besteak beste, eserleku doigarriak, altueran erregulatzen diren bolantea eta segurtasun-uhalak, e.a. Azken finean, lasaiago eta, beraz, seguruago bidaiatzen laguntzen duten elementuak dira.

“Gauez gidatzean sortu daitezken arazoak – Aholkuak”

-Zer egin dezake argi gutxi dagoenean gaizki ikusten duen gidari batek? Lehenengo gauza, bere ikusmen ahalmena behar bezalakoa den edo eta hobetu leiken jakin. Gure gizartean, biztanle kopuru haundi batek (% 60–ak baino gehiagok), gaueko miopía du eta ez daki; arrazoi honengatik argi gutxi dagoenean urrutira okerrago ikusten dute eta begietan ondoeza eta nekea izaten dute, hare eta gehiago miopea baldin bada edo eta astigmatismoa badu eta ez baldin badaki. Beraz bere ikusmena aditu batek aztertzea gomendatzen dugu. Askotan gauez gidatzerakoan betaurreko graduatuak jartzea besterik ez da behar izaten. -Gidari batzuei gauez ez gidatzea gomendatu behar al litzaieke? Bai, baina beste arrazoiengatik.Aadinean aurrera goazela gero eta okerrago ikusten dugu gauez. Gidariak neurriak hartzen ditu. Badira gauez gidatzen ez duten adinekoak gauez okerrago ikustendutela badakitelako. Baina badira ere gauez ez gidatzeko aholkua eman beharko litzaiekenik bistaren beste arazoak direla eta. Tolosa Zentro Medikoak badu konponbidea emango dizun mediku–okulista bat.

TOLOSA ZENTRO MEDIKOA

Gure bezeroei arreta azkarra eta eraginkorra ematen diegu, mota guztietako zihurtagiri mediku eta psicoteknikoen lorpena eskainiz.
Hogei urte baino gehiagoko experientziak bermatzen du gure lana.

Alcohol y drogas, puntos

Osasun-azterketetako sektoreko eta psikoteknikoetako enpresa liderra.
Gure zentroak osasunean eta D.G.T-etako indarreko araudi guztiak betetzen ditu, baimenduta egonez eta Euskal Autonimia-Ergidegoaren Osasun Kontseilaritzan inskribatuta egonez.
Baita ere, baimenduta gaude trafikoko (D.G.T) zuzendaritza nagusitik, guardia zibilatik eta Barne Arazoetako ministerioatik.