EURIAREKIN GIDATZEA

Kontuan hartu beharrekoak... Euriarekin gidatuz gero, gidariak arreta handiagoa jarri behar du, zoladura bustiaren gainean ibiltzeak dituen arriskuak ekiditeko. Abiatu aurretik, pneumatikoak eta haizetakoak egoera ezin hobean daudela ziurtatu behar da; bidaian zehar, segurtasun-tarteak eta abiadura errespetatu behar dira eta, ikuspena urria denean, argiak piztuko dira. AHOLKUAK Higatutako pneumatikoek ez dute ura behar bezala baztertzen eta istripua eragin dezakete. Horregatik, aldian-aldian ordezkatu egin behar dira. Eguraldi txarra badago, joan astiroago eta utzi tarte handiagoa aurretik doazen ibilgailuekiko. Kontuan izan zorua bustita badago distantzia gehiago behar dela ibilgailua geratzeko. Haizetako-garbigailuak beti egoera onean egongo dira. Ez dugu eguraldi txarra hasi arte itxaron behar horiek aldatzeko.

LEER MÁS
Carretera helada

IZOSTEEN ARRISKUA

KONTUAN HARTU BEHARREKOA Izotza oso txarra da zirkulaziorako, baita oinezkoen zirkulaziorako ere. Denbora gutxian sortzen da eta zaila da garaiz ohartzea izotza dagoenik. Horregatik, hotz handiko egunetan, kontu handiz gidatu behar da leku ilunetan, zubietan eta korronteak dauden eremuetan; balazta erabiltzean, pixkanaka zapalduko da. AHOLKUAK Izotzari aurre egite aldera, hotz handia egiten duen egunetan segurtasun-neurririk onena ahalik eta kontu handienarekin gidatzea da eta aintzat hartzea tarte jakin batzuetan izotza egon daitekeela. Haizetakoak dira izotza dagoela adierazten diguten lehenengo elementuetako bat. Hala ere, badira bestelako mekanismo fidagarriago batzuk ere, besteak beste, kanpoko tenperatura neurtzen duten termometroak, benetan gomendagarriak negurako. Izotza agertzen denean, ABS bezalako sistema modernoek edo erabateko trakzioak ez dute saihesten ibilgailuak labain egitea eta, beraz, egokiena abiadura murriztu eta zuhurtzia handiagoz gidatzea da.

LEER MÁS

¡ Jaiak: Kontuz gehiegi jan, edan eta drogekin!

Ospakizunen ondoren, arreta berezia izan behar dugu zenbait ohiturekin: alkohola, nekea, loa … Alkohola eta drogen eragina oso nabarmena da gidatzeko garaian, batez ere ikusmenean (aurretik datozen autoen argiek errazago itsutu gaitzakete) eta jokaeran (arriskuaren ohartze baxua) . Udazken eta neguan, egunargi ordu gutxi daudenean gure ikusmena okerragoa da eta arreta gehiagotu behar dugu. Egoerahauetan alkohola edo drogen eraginpean gidatzea erokeria hutsu da; baita gehigijan ondoren ere. Gozez gaudela gidatzea ez da ona, gure odoleko glukosamaila jeitxi eta gidatzeko beharrezkoa den erreakzioak oztopatu daitezkeelako; baina gehiegi jan ondoren gidatzeak ere badu bere zailtasuna, konzentratzeko ahalmena jeisten bait da, batez ere jatean gain alkohodun edariak hartu baditugu.

LEER MÁS

GUARDIA ZIBILEN KOARTELERA JOAN BEHARRIK GABE ARMEN BAIMENA BERRITZEKO

Tolosa Zentro Medikuan, 60 urte baino gehiago dituzuenentzat armen baimenen bisatuari buruz, abantaila berri bat eskeintzen dizuegu. Gure zentrura azterketa medikua etortzen zaretenean ez duzue zuek kuartelera joan beharko. Gaur egun, geuk egingo dugu zuk joan beharrik gabe eta dohainik: - 60 urte baino gehiagokoek , 2 urtetik behin berritu behar duzue. - 70 urte baino gehiagokoek , urtero berritu behar duzue. Garaiz bideratzeko, azterketa medikua baimena bukatu baino 10 egun lehenago egitera etorri beharko duzue guk bideratzea nahi duzuenek.

LEER MÁS

GURE ZENTRO MEDIKU ETA PSIKOTEKNIKOA TOLOSAN

Tolosa zentru medikuan 15 urte baino gehiago damazkigu Tolosaldean eta Gipuzkoa osoan gure zerbitzua eskaintzen. Gida baimenak atera edo berritzeko baimenduta gaude eta bapatean bideratzeko sistema telematikoa erabiltzen dugu (argazkirik ekarri beharrik gabe eta txanda eskatu gabe). Gidatzeko baimenak lehenbiziko aldiz atera edo berritzeko azterketa medikuak egiten ditugu bai eta armen baimenak, itsasuntzienak, arriskutsuak izan daitezken zakurrenak, gruenak, federazioenak (automobilismoenak, buzeoenak eta abarrenak ere), eta baita beste edo zertarako zihurtagiri mediku ofizialak ere.

LEER MÁS