EURIAREKIN GIDATZEA

Kontuan hartu beharrekoak... Euriarekin gidatuz gero, gidariak arreta handiagoa jarri behar du, zoladura bustiaren gainean ibiltzeak dituen arriskuak ekiditeko. Abiatu aurretik, pneumatikoak eta haizetakoak egoera ezin hobean daudela ziurtatu behar da; bidaian zehar, segurtasun-tarteak eta abiadura errespetatu behar dira eta, ikuspena urria denean, argiak piztuko dira. AHOLKUAK Higatutako pneumatikoek ez dute ura behar bezala baztertzen eta istripua eragin dezakete. Horregatik, aldian-aldian ordezkatu egin behar dira. Eguraldi txarra badago, joan astiroago eta utzi tarte handiagoa aurretik doazen ibilgailuekiko. Kontuan izan zorua bustita badago distantzia gehiago behar dela ibilgailua geratzeko. Haizetako-garbigailuak beti egoera onean egongo dira. Ez dugu eguraldi txarra hasi arte itxaron behar horiek aldatzeko.

IRAKURRI GEHIAGO
Carretera helada

IZOSTEEN ARRISKUA

KONTUAN HARTU BEHARREKOA Izotza oso txarra da zirkulaziorako, baita oinezkoen zirkulaziorako ere. Denbora gutxian sortzen da eta zaila da garaiz ohartzea izotza dagoenik. Horregatik, hotz handiko egunetan, kontu handiz gidatu behar da leku ilunetan, zubietan eta korronteak dauden eremuetan; balazta erabiltzean, pixkanaka zapalduko da. AHOLKUAK Izotzari aurre egite aldera, hotz handia egiten duen egunetan segurtasun-neurririk onena ahalik eta kontu handienarekin gidatzea da eta aintzat hartzea tarte jakin batzuetan izotza egon daitekeela. Haizetakoak dira izotza dagoela adierazten diguten lehenengo elementuetako bat. Hala ere, badira bestelako mekanismo fidagarriago batzuk ere, besteak beste, kanpoko tenperatura neurtzen duten termometroak, benetan gomendagarriak negurako. Izotza agertzen denean, ABS bezalako sistema modernoek edo erabateko trakzioak ez dute saihesten ibilgailuak labain egitea eta, beraz, egokiena abiadura murriztu eta zuhurtzia handiagoz gidatzea da.

IRAKURRI GEHIAGO

GIDATZEKO JARRERA EGOKIA

KONTUAN HARTU BEHARREKOA... Gidatzerakoan jarrera txarra izanez gero, muskuluak zurrundu egiten dira eta bizkarreko mina sortzen da. Horregatik, oso garrantzitsua da eserlekuen posizioa graduatzea, bai eserlekua bera bai eserleku-bizkarrarena, besoek eta hankek eroso jardun dezaten; gustura gidatzeko, bolantearen altuera moldaerraza izatea ere komeni da. AHOLKUAK Oro har, esperientziarik gabeko gidariek jarrera desegokia hartzen dute gidatzerakoan: eserlekua oso aurrean jartzen dute eta eserleku-bizkarra ia-ia bertikalean. Modu horretan ahokatuta gidatzea ez da jarrera egokia. Eserleku-bizkarra atzerantz okertu behar da apur bat, bihurguneetan eutsi gaitzan. Besoak angeluan jarri behar dira, bolantea hobeto maneiatu ahal izateko. Autoa erosterakoan, komeni da zenbait abantaila ba ote dituen egiaztatzea, besteak beste, eserleku doigarriak, altueran erregulatzen diren bolantea eta segurtasun-uhalak, e.a. Azken finean, lasaiago eta, beraz, seguruago bidaiatzen laguntzen duten elementuak dira.

IRAKURRI GEHIAGO

“Gauez gidatzean sortu daitezken arazoak – Aholkuak”

-Zer egin dezake argi gutxi dagoenean gaizki ikusten duen gidari batek? Lehenengo gauza, bere ikusmen ahalmena behar bezalakoa den edo eta hobetu leiken jakin. Gure gizartean, biztanle kopuru haundi batek (% 60–ak baino gehiagok), gaueko miopía du eta ez daki; arrazoi honengatik argi gutxi dagoenean urrutira okerrago ikusten dute eta begietan ondoeza eta nekea izaten dute, hare eta gehiago miopea baldin bada edo eta astigmatismoa badu eta ez baldin badaki. Beraz bere ikusmena aditu batek aztertzea gomendatzen dugu. Askotan gauez gidatzerakoan betaurreko graduatuak jartzea besterik ez da behar izaten. -Gidari batzuei gauez ez gidatzea gomendatu behar al litzaieke? Bai, baina beste arrazoiengatik.Aadinean aurrera goazela gero eta okerrago ikusten dugu gauez. Gidariak neurriak hartzen ditu. Badira gauez gidatzen ez duten adinekoak gauez okerrago ikustendutela badakitelako. Baina badira ere gauez ez gidatzeko aholkua eman beharko litzaiekenik bistaren beste arazoak direla eta. Tolosa Zentro Medikoak badu konponbidea emango dizun mediku–okulista bat.

IRAKURRI GEHIAGO
ALCOHOLEMIA

¡ Jaiak: Kontuz gehiegi jan, edan eta drogekin!

Ospakizunen ondoren, arreta berezia izan behar dugu zenbait ohiturekin: alkohola, nekea, loa … Alkohola eta drogen eragina oso nabarmena da gidatzeko garaian, batez ere ikusmenean (aurretik datozen autoen argiek errazago itsutu gaitzakete) eta jokaeran (arriskuaren ohartze baxua) . Udazken eta neguan, egunargi ordu gutxi daudenean gure ikusmena okerragoa da eta arreta gehiagotu behar dugu. Egoerahauetan alkohola edo drogen eraginpean gidatzea erokeria hutsu da; baita gehigijan ondoren ere. Gozez gaudela gidatzea ez da ona, gure odoleko glukosamaila jeitxi eta gidatzeko beharrezkoa den erreakzioak oztopatu daitezkeelako; baina gehiegi jan ondoren gidatzeak ere badu bere zailtasuna, konzentratzeko ahalmena jeisten bait da, batez ere jatean gain alkohodun edariak hartu baditugu.

IRAKURRI GEHIAGO

GUARDIA ZIBILEN KOARTELERA JOAN BEHARRIK GABE ARMEN BAIMENA BERRITZEKO

Tolosa Zentro Medikuan, 60 urte baino gehiago dituzuenentzat armen baimenen bisatuari buruz, abantaila berri bat eskeintzen dizuegu. Gure zentrura azterketa medikua etortzen zaretenean ez duzue zuek kuartelera joan beharko. Gaur egun, geuk egingo dugu zuk joan beharrik gabe eta dohainik: - 60 urte baino gehiagokoek , 2 urtetik behin berritu behar duzue. - 70 urte baino gehiagokoek , urtero berritu behar duzue. Garaiz bideratzeko, azterketa medikua baimena bukatu baino 10 egun lehenago egitera etorri beharko duzue guk bideratzea nahi duzuenek.

IRAKURRI GEHIAGO